AEOLIA’S PARK

2014
Brontze urtua
275 x 100 x 70 cm

Eolok bizitza-lorratza laga du Euskal Herritik Wiesbadeneraino. Schwalbacher Straße etorbidea, Kunstsommer Festival 2014 egin zuten lekua alegia, brontzez egindako hazi hegaldun batek zeharkatuta agertu zen; Aeolia’s Park (2014) zen, oinarritu eta ernetzearren lurralde horretarantz egin hegaldian harrapatua. Aukeratutako lekuak kultura bien, turkiarraren eta germaniarraren arteko lotura beharra azpimarratzen du. Horregatik, obrak mugimenduaren plastikotasunaz hitz egiten digu, iragaitzaz eta mutazioaz, izaki bizidunaren, begetal zein animaliaren berezko ezaugarriak baitira. Hala, badirudi ezen Eolo jainkoak laga egin diola putz egiteari, eta hazi urre kolorea gelditu egin dela, espazioan zeharreko mugimendu bihurgunetsu batez, erreferente gisa agertzearren.

Erakusketa

AEOLIA’S PARK, Kurk Park, Kulturamt Wiesbaden K.D.ö.R. (Alemania). / KUNSTSOMMER FESTIVAL, BUILDING 9 BRIGE, Skulpturenparcours, Wiesbaden, (Alemania).

Argitalpenak

"Wiesbadener Kustsommer 2014 Sculpturenparcours". Wiesbaden: Kulturamt der Landeshausptstadt Wiesbaden, I. G. Galerien. / "Tiempo entrópico Pilar Soberón”, (2016). Donostia: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, EJ-GV