CITA AL JINETE DEL CUBO DE KAFKA

1995
Eskuz landutako papera eta haria
60 x 50 x 50 cm

Eskultura arin bat airean balantzaka, Cita al jinete del cubo de Kafka (1995) da, Der Kübelreiter-en (Franz Kafka, 1917) omenezko obra, paper eta harizko motxila bat, krisi garaietarako diseinatua, hutsik eta arintasuna baino ez duela, betez gero ezingo litzateke eta hegaldatu. Paperez egin eta jostura puntuz jositako obrak, bere izate hegazkorragatik, hegal mugimendu bat sorrarazten du. Paperaren epidermisaren gainean, memoriara eta ekintzara garamatzaten tolesak eta titak grabatu dira, bigarren azal garden bat balira bezala. Eskultura 1996ko Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketako lehen saria izan zen.

Erakusketa

Hautatua eta erakusketa GIPUZKOAKO ARTISTA BERRIEN XXXVI LEHIAKETAN, KMK Erakusketa Aretoa, Donostia eta Azpeitia, Rentería, Zarautz e Irún, (Gipuzkoa).

Argitalpenak

"Artista Berrien XXXVI. Lehiaketa:" (1995). Donostia: Guipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa Fundazioa.