CRYOPRESERVED FORMS I-IX, (SERIE)
Bederatzi argazkiz osatutako Cryopreserved-forms (2014) sailean forma abstraktuak erakusten dira, ingurune akuatiko batean, denboran geldirik, diapausa batean, aktibazioaren zain. Argi distiratsu batez, hibernazioan diren gizaki-landare formek galderak egiten dizkigute medikuntzaren eta teknologiaren esparruetan genetikak eta teknologiak lortu aurrerapenek dituzten ondorio eta inplikazioei buruz, bizitza mantentzearen eta kriogenizazioaren kontuaren arteko mugei buruz, eta gogoetak planteatzen dizkigute, kontzientziaren eta gizaki, animalia edo landare izatearen inguruan.
Ur elementuaren eta horrek egoera desberdinetan duen portaeraren azterketak gure jatorririk lehenenera atzeratzen gaitu; izan ere, teoria batzuen arabera, duela zenbait milioi urte azalera atera zen urpeko fumarola batean sortu zen bizia. Ura bizia kapsulatzeko bitarteko ageri da, diapausa batean bezala, bizirako baldintza egokienen zain, eta arimaren kriogenizazio bat planteatzen digu, hibridazio bat.