DWAT

2024
argazkia
100 x 150 cm

“Dwat” -ek (2024) hodei eta itsaso sekuentzia bat erakusten du egunsentian, eta mineral baten agerpenarekin amaitzen da. Egunaren eta gauaren arteko mugan, sekuentziak iragankortasuna eta arintasun-promesa betikotzen ditu; Buci-Glucksmanek dioen bezala, iragankorra “formen denborak denboraren formei lekua utziko balie bezala da, denborari artearen laugarren dimentsio gisa”. Bestalde, hodeiak “… bere substantzian aireko mugikortasunaren printzipioa du. Mugikortasuna da esker txarreko substantziaren aberastasuna ”, Gaston Bachelarden arabera.

Erakusketa

“Axis Mundi” (2024), komisarioa: Ana Salaberria, Vanguardia Galeria, Bilbo