GRAN INVERSIÓN

2018
Brontze urdina eta aluminio urtua eta proiekzioa
4 x 4 x 2 m inguru

Gran Inversión (2018) laneko aireko instalazioan, brontze eta aluminiozko eskultura urdin eta zilar-koloreek erdiko espazioan grabitatzen dute, kobazulo platondar sotil eta interaktibo batean. Forma esekiek zirkulu edo elipse bat itxuratzen dute, orbita gisa; piezen originalak 1996an egin ziren. Garai hartan nire gorputzeko espazio negatiboen erregistro sorta bat egin nuen, argizarizko hogeita zazpi eskulturak eginez horrela. Horietako batzuk positibatu egin dira, aluminioz, eta beste batzuek bilakaera bat izan dutelarik brontze urdinen sailerantz joz, beste garai bateko izaki jatorrizko edo lehen horiek eratu dituzte. Proiekzio batek argitzen ditu, eta interakzioan jarduten du gainera ikuslea igarotzen denean, iragana eta oraina alderantzikatzen diren eta itzalak bizidun bihurtzen diren ozeanoko azpimundu bat modelatuz.

Erakusketa

ALDERANZTEAK. DISERTACIONES EN EL ESPACIO. Vanguardia Galeria, Bilbo