INVERNADERO VEGETAL

2017
clematis-en haziak
600 x 600 x 200 cm inguru

Invernadero Vegetal site-specific eraikuntza bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan produzitua, Clematide Vitalba-ren 70 m3 baino gehiagoz osatua Murgilketak. Viajes de Jung (2017) erakusketa indibidualerako.

Ganbara aretoak, duen arkitekturarengatik eta Aldundiaren egoitzaren eta KMren eraikinaren estalkipean duen kokapenagatik, isurialde biko teilatua egiten du, eta horren luzapen gisa Invernadero vegetal (2017) eraiki zen; aldi baterako babeslekua da, haziz gauzatua, bizitza-mintegi eta bizileku dena, ikuslearekin esperimentatzeko sortua, baso horretako itzalen artean harat-honat ibil baitaiteke hura, usainetan murgilduta. Obra antzinako bizilekutik etorkizuneko babeslekura igarotzen da, eta landaretza larruazal eta gorputz bihurtu da igarotze horretan. Arkitektura sozial hauskor horrek gogoeta bat bilatzen du, naturarekiko harremanari, gizakia natura horretan existitzeari eta elkarrekin izan beharrari buruz.

Erakusketa

MURGILKETAK. VIAJES DE JUNG. Ganbara Aretoa, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia

Argitalpenak

“Pilar Soberón, Murgilketak. Viajes de Jung”. (2017). Textuak: J. San Martín eta P. Soberón. Donostia: Koldo Mitxelena Kulturunea.