LABORATORIO VEGETUS, I-XV
Laboratorio Vegetus (2013) instalazioan probetatan antolatutako zenbait elementu natural iragazten eta destilatzen ditut, gizakiak animaliaren eta landarearen aurrean duen posizionamenduari, hots, antropozentrismoari eta sailkapen darwindar zalantzazko bati buruzko galderak eragitearren.
Probeten eta latinezko idazkien gainean, elkarri lotzen zaizkion kontzeptuak eta ideiak daude: bizitzaren sorburua, bizitzaren sortze indarra, Domicilium animae, arimaren edo garunaren egoitza, edota animalia hitzaren jatorri etimologiko bitxia, anima-tik baitator, hain zuzen ere animalietatik bereizten gaituen horrexetatik. Laboratorio vegetus (2013) lanean islatzen diren gogoeten artean, gure gizarte garatuetatik animalia pentsatzeko gure ezintasuna izango da agian harrigarriena. Animaliazkoarekiko, bizitzarekiko enpatia sendoa Scala naturae obran adierazten da, besteak beste.