METAMORFOSIS ( MANA)

2022
taraxacum officinale (vilanoa), arbela, zura eta alanbrea
2,20 x 4,10 x 4,10 m

“Metamorphosis” (2022) instalazio efimeroak lehoi hortzeko bilanoz (taraxacum officinale) estalitako iglu bat birsortzen du arbel harrizko lurzoru malkartsu baten gainean. Zurezko hagaxkan eta urre-koloreko sarean egina, obrak lau metro baino gehiagoko oinarria du.

Artistak hamabi urte baino gehiagoz bildu eta kontserbatu ondoren, hazi edo bilano horiek munduan zehar dugun igarobide hauskorraren eta naturaren jakinduriaren berri ematen dute. Iglu honek zerutik eroritako ugaritasunaz hitz egiten du, naturan zehar izakiari eusten dion mana batez; etxola sakratu batek aterpea eskaintzen duen bezala, bere sabaiak zeruko kupula sinbolizatzen du eta bere zoruak Lurraren egoera ekartzen du.

Argazkia: Iñigo Royo

Muntaia: Ekipo 7

Erakusketa

“Itzalpean” (2022). Komisarioa: Ana Salaverria. Eibarko Portalea aretoa (Gipuzkoa)