PARA LLEGAR A SER
1995
Azetato gardena eta hodia
70 x 45 x 5 cm bakoitza
Dozena bat silueta hegaldunek osatzen dute Para llegar a ser (1995) obra. Naturaz osteko forma garden horiek, erdia intsektu erdia giza soin, hodi bat eta inbutu-tutu bat dauzkate, likidoz bete ditzaten, eta prozesuan ageri zaizkigu, beteak izan aurreko egoeran. Giza siluetak animalien parekoak dira eta, aldi berean, behatzaileak bere burua ikusten du horietan islatuta: obra bio-arteko intersekzio bat da, forma mutanteena, kezka ikuspegi bat eskaintzen baitute bere garaiko bizitza artifizialaren esperimentazioaren aurrean. Eskultura hori Gipuzkoako Artista Berrien XXXVI. Lehiaketan (1996) aukeratu zuten.



