STAND-BY FIELDS, SERIE

2017
Chromaluxe aluminio gainean
100 x 150 cm

Eguzkiaren erritmoak eta lurreko urtaroak islatzen dira berotegi garden honetan. Neguko solstizioko eguzki sartzearekin Andatza mendia eta etorkizun mintegi hau lerroan jartzen dira, argizko gertaera ikusgarri bat sorraraziz; argiak perpendikularrean laztantzen du lurra Stand-by fields sailean, eta iragazi egiten da, azala, plazenta baten antzera, atzetik argitzen duen behin-behineko estalpean.

Lurra birsortzea eta bizitza berritzea nekazaritzaren urteko zikloaren parte dira, lurrari eta eguzkiari lotutako gure existentziarena bezalaxe; eta Euskal Herrian bereziki, norberak egindako baratzea eta berotegia izan baitira tradizioa, kultura eta natur ingurunearekiko lotura erreala.

Erakusketa

MURGILKETAK. VIAJES DE JUNG. Ganbara Aretoa, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia. / ALDERANZTEAK. DISERTACIONES EN EL ESPACIO. Vanguardia Galeria, Bilbo.

Argitalpenak

“Pilar Soberón, Murgilketak. Viajes de Jung”. (2017). Textuak: J. San Martín eta P. Soberón. Donostia: Koldo Mitxelena Kulturunea / "Tiempo entrópico Pilar Soberon. Obras 2012-2016". (2016). Donostia: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, EJ-GV.