SUBRESERVA

1999
Koloretako argazkiak, bideoa eta marrazkia monitorean
30 x 40 cm u. 60 min. bideo

1999ko uztailaren 14ko eguzki-eklipsean zehar Rezola zementu fabrika filmatu nuen Miren Erasorekin; han, silo eta hodien gaineko argi izpi sorta sendoek aktibatu egin zituzten geroago Subreserva saila finkatuko zuten mekanismo onirikoak. Instalazioa osatzeko, bada fabrika aurretiko eguneroko igarotzearen filmazio bat, trenetik egina, HI8 formatukoa, eta paper gaineko marrazkiz egin esku-hartze bat dago pantaila gainean.

Erakusketa

CERRADO POR OBRAS. Artelekuko Erakusta Aretoa, Donostia. /. IN-FLUIDO. Dorre-Luzea Erakusketa Aretoa, Zarautz, (Gipuzkoa).

Argitalpenak

“Pilar Soberón ORO-GRAFIK”, (2011). San Sebastián: Dep. Cultura y Política Lingüística. EJ-GV.