TIEMPO ENTRÓPICO, (SERIE)

2015
Koloretako argazkia dibond aluminio gainean eta metakrilato
120 x 180 cm

Tiempo entrópico argazki sailean denbora iheskorra geldiarazi egiten da berriro ere, natura erronkaria enigmatiko eta nahasgarri ageri da, eta gizaki gisako biziraupena gero eta hauskorragoa da.

Airetiko begirada batek leku urrunekoa gogorarazten digu, esploratu zein zibilizatu gabea, Geo-ren (2015) paisaia abstraktuan. Tituluari erreparatuta Gea datorkigu gogora, Gaia, Ama Lurra, ezagutzen dugun organismo bizidun handiena; lurrak, zerutik begiratuta, ikuspegi harrigarriak eskaintzen dizkigu, eta natura distiratsu ageri zaigu bere joairan.

Erakusketa

01. PAISAIAREN MURMURIOA, KMK Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia.

Argitalpenak

"Paisaiaren murmurioa:" (2015). Donostia: Koldo Mitxelena Kulturunea. / "Tiempo entrópico Pilar Soberon. Obras 2012-2016". (2016). Donostia: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, EJ-GV.