VIAJE DE JUNG I-IV, SERIE

2017
Chromaluxe aluminio gainean
100 x 150 cm

Uraren bideari segituz Viaje de Jung (2017) argazki saila sortu zen; eguzkiak errekaren gainean egiten duen jaitsiera laburra erakusten du, eta gaueko bidaia baten hasiera dokumentatzen –gauez, europar ibai horretako aingirak Atlantikoan, Bermudetatik ipar-ekialdera dagoen Sargazo itsasorantz abiatzen dira–.

Itsas barneranzko jaitsiera, inkontzienterako bidaia gisa, presente dago imajinario kolektiboan, mito askotan bezalaxe, Jonas eta balearen historian kasu. Hala, ibai bihurturiko zerua da irudimenerako proposatutako bidea, non ur eta zeru irudiek ohiko errealitatea aldarazten, biratzen, iraultzen duten.

Erakusketa

MURGILKETAK. VIAJES DE JUNG. Ganbara aretoa, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia. / ALDERANZTEAK. DISERTACIONES EN EL ESPACIO. Vanguardia Galeria, Bilbo.

Argitalpenak

“Pilar Soberón, Murgilketak. Viajes de Jung”. (2017). Textuak: J. San Martín eta P. Soberón. Donostia: Koldo Mitxelena Kulturunea / "Tiempo entrópico Pilar Soberon. Obras 2012-2016". (2016). Donostia: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, EJ-GV.