Donostiako Aquarium Museoan Nekane Aranburu zuzendari izan zuen Ur Zurrunbilotsuak diziplinarteko laborategiaren bigarren fasean, nazioarteko artisten obra aurkeztu zuten, hala nola Fabiana Barredo, Begoña Egurbide, Francisco Ruiz de Infante eta Pilar Soberonena, museo espazioan esku hartu baitzuten horiek. Aquariumeko ekosistema bereziari esker, artea eta zientzia komunikazio forma berriekin lotu ahal izan ziren, bisitariari arte eta gizartearekiko elkarrekintza modu berria proposaturik; horretan, artistek, zientzialariek eta teknikariek bat egin zuten bisitariekin.
Aurkeztutako instalazioak, Laboratorio Vegetus-ek (2013), zenbait kontzeptu iragazten eta destilatzen ditu probetatan jarritako naturako elementuen bitartez, izaki “bizidunen” artean dugun lekuaren gaineko galderak eragitearren. Polena, likena, pinu-haziak eta ur laginak gizakiaren funtsezko kontuen gogorarazle ditugu, Vita-Constientia-Mors-en bezala (2013), elementu horiek gizakiak