Uztaro 95 erakusketa kolektiboan, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Arte Sorkuntzako 1994-1995eko Bekak jaso ondoren garatutako proiektuak erakutsi ziren. Uztaro 95. Aranburu, Carcedo, Muniategiandikoetexa, San Martin, Soberon erakusketa Donostiako Arteleku Arte Zentroan egin zen.

Zehazki, eskulturan egin nuen proiektuak norbanakoaren metamorfosia izan zuen erdigune, arintasun, jariakortasun, anizkoitasun, prozesu eta ekintza kontzeptuei lotuta. Latex, argizari eta material naturalez egin eskultura sail baten bitartez, horiek nire gorputzaren eranskin gisakoak baitziren, ekintzak, performanceak eta land art-eko obrak egin nituen Leitzaran haraneko, Plazaolako eta Zubietako natur eremuetan; zuhaitz arteko instalazioak egin nituen, zelatatzeko lekutzat harturik Metamorfosis sailean, edo zeruan ibiltzeko ekintzak De un talonazo-rekin, edo Natura-cuerpo (1995) eskultura sail txikia, nire gorputzaren eta naturaren artean baitzeuden instalatuta.

listado de la obra

>