Lehen obren artean daude jardun hau bultzatzen duten klabeak; in-fluido ideia, guztiak guztiari eragiten diolakoa, elkarrekin lotutako osotasunarena, pentsamendu jariakorrarena, eta Natura munduan egoteko filosofia gisa. Arintasuna, bitarteko gisa, Cita al Jinete del cubo de Kafka eta Para llegar a ser (1995) obretan ageri da; izaera iheskorreko obrak dira, povera kutsukoak, prozesutik manifestatzen direnak. Artista Berrien XXXVI. Lehiaketan (1996) aukeratu zituzten biak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Kultur Fundazio Sozialak antolatutako erakusketa kolektiboaren parte izan ziren; paper eta harizko motxilak lehiaketa horretako lehen saria jaso zuen, eta naturan biltzeko ideia modus operandi bihurtu da.

listado de la obra

>