INANNA-ISTHAR

2019
Alabastro urdina eta zuria, eta bideo-proiekzioa
neurri aldakorrak

Inanna-Isthar (2018-19) instalazioan, alabastrozko pieza sorta bat eta bideo-proiekzio bat erakusketa-espazioko murruarekiko interakzioan dira. Inanna-Ishtar, Paisaia ebakia, Dantza eta Ertzaren gainean modu ausartean garatzen dira, erronka joz orekari, esplorazio jarrera batez.
Alabaina, alabastroaren ezaugarriek, iragazkorra eta zeharrargia baita, entropia eta denbora nozioak dakarzkigute gogora. Hala, iraunkorra eta aldakorra, murruko estatikoa eta materia mudakorra, aurrez aurre dira, eta betikotasun edo lekutasun ideiari lotu ohi zaion harri materiaren beste ezaugarri batzuk ateratzen dituzte argitara.

Erakusketa

HODEI PUTZUA. JARDÍN VERTICAL. Menchu Gal Museoa, Irun.

Argitalpenak

"Hodei Putzua. Pozo de nubes” (2019). Textua: J. San Martín, Irun: Museo Menchu Gal