URALDIA

2019
Kuartzoa, fluorita eta bideo-proiekzioa
neurri aldakorrak

Uraldia (2019) bideo-instalazio interaktiboak gogoeta egiten du gure kostaldea aldatzen ari den itsasoaren mailaren igoera geldiezinari buruz. Kuartzo eta fluoritazko pieza esekiz eta bideo-proiekzio batez osatua da, eta Donostiako Aquarium Museoko Nautilus erakusketa-aretorako sortu zen berariaz, klima aldaketaren eraginen inguruko Change the Change (2019) biltzarraren testuinguruan.
Bideo formatuan egin ikusizko eta soinuzko dokumentu zirraragarri bat islatzen da harri mineralen gainean. Proiekzioaren argiak piztutako kuartzoek argi izpi keinukariak sortzen dituzte, eta harrien morse lengoaia suerte bat aktibatzen dute, ikusleak uraren eta argiaren bitartez lortzen duen esperientzian eta pertzepzioan eraginez.

Erakusketa

URALDIA, Museo Aquarium, San Sebastián

Argitalpenak

“Uraldia, trascendencia líquida”, Hitzaldieen aktak, “Conference Proceedings CIVAE 2019”. Madril: MusicoGuia (Ed.)