Continium arte-komisariotza proiektua ArteSantander 2012 nazioarteko arte ferian erakutsi zen, Donostiako Arteko galeriarekin. Erakusketak denbora-jarraitutasunezko ikuspegi bat esploratu zuen, kiribil amaigabe eta batzuetan zatitu batean, dimentsio paraleloz hornituta, marrazkia zuela bitarteko. Pertzepzioa, bilakaera eta jarraitutasuna zituela erdigune, bitarteko anitzetan garatu zen erakusketa, Microworlds proiektuko ur elementuaren argazkiekin eta Rizomas marrazkiekin. Continium marrazki instalazio nagusiak, erakusketa-espazioan ausaz proiektatutako 70 marrazki baino gehiagoz osatuak, Europako mendiak mendilerroan marrazkiz egin landa-lana proiektatzen du paretan, airean zabaltzen den, muga oro erregistratzen duen eta espazio eta denbora linealaren disoluzioa dakarren lerro batez. Proiektuak lehenagoko obra batzuetan sakontzea ere ekarri zuen, Sismografías (2009) deituan esaterako

listado de la obra

>