Ur Agitées diziplinarteko proiektua da, arte sorkuntzaren eta ondarezko espazioen arteko harremanak ikertzekoa artista, zientzialari eta teknikarien arteko loturan oinarrituta, eta erabiltzaile eta bisitariekiko elkarrekintzara zabaldua bi urteko epean zehar. Zuzendaria Nekane Aranburu zuen proiektuko partaideak Juan Aizpitarte, Fabiana Barreda, Jon Cazenave, Marisa Gonzalez, Francisco Ruiz de Infante eta Pilar Soberon izan ziren.

2012ko neguan zehar hasi nuen Aquarium Museoko nire arte egonaldia, Plein-Air pintore ariturik marraztuz beira artean jasotako bizitza, modu automatikoan. Lekuko mugimenduaren bitartez automatikoki atzematen nituen bertan gordetako animaliak eta espazioak, tigre-marrazoak, mangladiak, itsas hezurdurak… eta horien bidetik museoan geroago zertutako esku-hartzeak heldu ziren. Hala, bisitariekin hazizko horma-irudi bat sortu zen, eta bertan jaso ziren marrazoen arteko elkarbizitza, maitasun eta borroka eszenak, Shark Fight (2012) kasu. Marrazkia zela leitmotiva, beira-arasetan marrazki delikatuak egon ziren ikusgai, Trilobitae monstruosus (2012) zehazki, orratzez josita entomologoaren beira-arasan, eta zenbakia jarrita, espezie desagertuak balira bezala, fosilen beira-arasan. Itsasoaren gainean, beirate handian, Plen-air (2012) marraztu nuen, hiriko haurrekiko konplizitatez zertutako arteko esku-hartzea.

listado de la obra

>