Milan MIA Fair arte ferian, argazki eta bideoan espezializatua da, Micro-worlds aurkeztu zen Donostiako Arteko galeriarekin eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Micro-worlds lana beste proiektu batzuen atarikoa da –proiektu horiek jorratzen duten ikerkuntza elementu naturalen analisian oinarritzen da, ikuspegi zientifiko, biologiko eta geologiko batez–, eta argazkia, bideoa, instalazioa eta 100 kardilaunekin garatu elkarlaneko Disseminations (2011) proiektua jasotzen ditu. Mundu mikroskopiko baten prismaren pean, galderak sortzen dira zientziaren aurrerapen eta aurkikuntzen inguruan, Nocturnos (2011) lanean gertatzen den moduan. Laborategiko teknikari baten askatasunarekin, bizitzako forma berriak, habitat eta orografia berriak esploratzen dira.

listado de la obra

>