Change the change 2019 Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzian zehar, Donostiako Aquarium Museoak, Azti, Cristina-enea, Azteklima eta beste batzuekiko elkarlanean, Uraldia erakusketa aurkeztu zuen; horretan arteak eta naturak bat egin eta gogoeta egiten zuten, gure ekosistema funtsezkoa, ura alegia, babesteko garrantziaren inguruan.

Kuartzoaren, uraren eta argiaren bidez, Uraldiak natur ingurunean murgiltzeko esperientzia bat sortzen du; ingurune espazial horretan bideo bat proiektatzen da, lehen pertsonan naturan egindako esku-hartze baten erregistroa, espazio jatorrizko batean gauzatutako ekintza bat, zeinetan mineralek gizakiaren eta kosmosaren arteko harremanen fisika bideratzen duten, eta iturrietan sor diren unibertsoak erakusten dituzten, unibertso murgilduak baitira, bizitza eta sentsualtasuna loratzen diren Boschen Atseginen baratze batean bezala.

listado de la obra

>