Zarauzko Dorre Luzeako erakusketa-aretoan In-fluido erakusketa egin zen. Horretan, bitartekoak jariakortasuna eta arintasuna ziren, eta xedea, berriz, ikertzea gizakiaren eta habitatzen duen ingurunearen arteko erlazioa, inguru industrializatuaren eragina eta horretatik eratorritako bizimoduak; ikerkuntza hori diziplinarteko esparru batetik zertu zen, instalazioa, bideoa eta marrazkia elkarrekin lotuta.
Hala, hareharrizko dorre horren barnealdean In-fluido instalatu zen, atzetik argitutako marrazki eramangarria, paperezko kanpadenda handi baten barnean biraka. Marrazkiak Rezolako fabrikako silo modulua aipatzen zuen. Modulu horretan oinarritzen zen erakusketa osoa, gizakiak makinarekin eta makinak gizakiarekin duen harremanean bezalaxe. Nabarmentzeko modukoa da Rezolaren ondoko eguneroko igarotzearen erregistro bideoa, Ciudad dormitorio. Se alquilan habitaciones obrari indar ematen baitio, bisitariek partaidetza bitartez eraikitako Ciudad vegetal horma-irudiarekin batera.

listado de la obra

>