Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero Kulturgunean Zeharkatzen Crossing Limits aurkeztu zen, Ainara Martin zuela komisario. Erakusketa horretan fisikoaren mugak esploratzen ziren oro har, espazio arkitektonikoaren mugak, gorputzarenak ente fisikotzat harturik, baina baita ukiezinaren, soinu, argi, forma eta abarren mugak ere. Proposamen esperimental gisa Bidalketa-envío egin zen, ehundik gora eskultura baino gehiago bidaltzea alegia, interakzioan aritzeko eskulturen erreplikak baitziren, kolaborazio guztiekin artxibo bat osatzearren Basteroko erakusketarako.

Teknika eta lengoaia desberdinetan bilduta zegoen erakusketak ihes egin zion azken emaitzari, batez ere publikoaren partaidetza bilatzearren hari, hots, erakusketari izatea, existentzia ematen dion elementutzat. Horrela argazkiek, instalazioek, bideo-sorkuntzek, marrazkiek eta soinuek bat egiten dute, horiek ez baitira soilik gizakiarengan erreakzioak aktibatzeko eta probokatzeko sortuak, baizik eta baita erakusketa-espazioaren mugak esploratzeko ere komunikatzeko modu berrietarako probeta esperimental gisa.

listado de la obra

>