Murgilketak. Viajes de Jung erakusketa, Ana Salaberria komisario zuena, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan egin zen, 2017ko azaroaren 22tik 2018ko urtarrilaren 19ra bitartean. Artelan bat, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikin horren estalkipean produzitu site-specific bat, nabarmentzen zen, 70 metro kubiko hazi baino gehiagokoa.

Erakusketak ulergaitzaren dimentsioan murgiltzea proposatu zuen, hauskortasuna eta aldakortasuna harturik tresna: giza psikean dautzan antzinako mitoak azalera ateraz, eta atzera konektatuz inkontziente indibiduala eta kolektiboa, ezen animalia eta giza bizitzako milioika urtetan zehar landu ditugu eta, Carl Jungek dioen moduan, oroimenean daramatzagu idatzita, blaitzen gaituztela nolabait ere.

Erakusketan bizitzako jatorrizko elementuak zeuden: argia eta ura. Argia, berotegietatik zehar baitzetorren, eguzki monumentu baten antzera, Stand by fields lanean, lurraren eta birsortzearen munduaren durundia eraginez, eta ura, Viajes de Jung lanean azpimundura, inkontzientziara egin gau bidaia horretan zubi batetik hartutako irudien bitartez, zeru eta ur irudi alderantzikatuak baliatuta.

Ondoren, Invernadero Vegetal lanean, eskala handiko eraikuntza bat babesleku izatetik lehenengo bizileku izatera aldatzen zen, halako moduan non babeslekua eraldatuta baitzegoen, eta landareak larruazal baitziren jada. Espazio zeharrargi horrek erakusketako azken etapa ikusten uzten zigun, erdizka, ura baitzen, jariatze prozesuan den bere bizitzarekin eta bertan gertatzen den guztiarekin.

listado de la obra

>