Vanguardia Bilbao galerian Alderanzteak. Disertaciones en el espacio erakusketa izan zen, Ana Salaberria zuela komisario. Erakusketa horretan espazioaren eta denboraren alderantzikatzea esploratu zen, eskultura, instalazio, argazki, bideo eta marrazkiaren bitartez, mundu sentikorra ezagutzeko modutzat.
Irudi biratuak, irauliak, zeru eta urezkoak, galkorraren barnako ibilbidea hasteko, inkontziente kolektiboan murgiltzearren, Andar a tientas en el espacio incierto (2018) argazkian bezala. Zeruko ibai baten irudiak, estalpe argitu hauskor baten irudiari kontrajarririk; eta horiek jasotzen dituzten uneek agerian lagatzen dituzte gure iheskortasuna eta naturarekiko elkarbizitzara itzultzeko dugun beharra.
Natura izakiaren luzapentzat ulerturik, elur zurizko paisaiako ekintzak eta gertaerak erakusten dira; Disertar (2018) instalazioan iheskorra ez da denbora, baizik eta erakusten duen dardara, sentikor bihurtua. Azkenik, zeruko iluntasunean, gau izartsu batean bezala, airean flotatzen ari direla dirudien hogeita hamar bat eskultura urdin Gran Inversión (2018) deituaren parte dira; piezek distira egiten dute, irudi finko baten proiekzioak argitzen dituela, eta beren itzalekin iraganeko formak atzematen dituzte.

listado de la obra
>