Santanderreko Biltzar Jauregian egin zuten ArteSantander 2011 nazioarteko arte ferian ikusgai egon zen Oro.Grafik banakako erakusketa, Donostiako Arteko galeriak aurkeztua. Erakusketa horretan, erabilitako eremu plastikoek eta etengabeko mutazioan ziren prozesuek hautsi egin zituzten naturarekin lotuta zeuden instalazioen eta argazkien arteko mugak. Ehunka kardilaun –txikori belar hazi– erakutsi ziren, espazioan instalatuta eta gorputzaren beraren irudietan, eta horiek batu egiten zituzten antropomorfoa eta geologikoa, organismo biologikoak eta habitatzeko modu berriak gogoraraztearekin batera.

listado de la obra

>