Vanguardia Bilbao galerian egin Aeolia erakusketan instalazioek, argazkiek eta partaidetza jorratu zuen publikoarekiko elkarlanean egin obra batek harridura sortu zuten. Obrek mugikortasuna bilatzen zuten, Gaston Bachelardek esan moduan “mugikortasuna baita substantzia pisugabearen berezko aberastasuna”. Astigar-haziekin Aeolia instalación (2010) egin zen; horretan, ematen zuen laurehun aeolia espazioan flotatzen ari zirela, trazu mugikor baten antzera, espazioa eta, horrekin batera, bisitaria inguratzen, biltzen zuen fluxu bizizko baten antzera.
Aldi berean, performanceak eta ekintza iragankorrak izan ziren; horietatik geratu diren aztarna bakarrak Galápagos eta Basoan Zehar argazki sailak dira. Artea zabaltzeko, artistak sortzaile bakartzat duen rola desegiteko eta ikuslearekiko elkarlana bultzatzeko bitarteko berriak esperimentatu beharrak zenbait obra eman ditu, Aeolia 100 Colaboraciones kasu; horrelakoetan, obrak gainditu egiten du erakusketa-espazioa bera, eta leku egiten die kolaborazioei.

listado de la obra
>