Paisaiaren murmurioa / Cuando el paisaje habla (2015) erakusketa kolektiboak, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatu eta Ana Salaberria komisario izan zuenak, Naturaren locus amoenus gisako ikuspegia erakutsi zuen, natura erromantiko eta basati gisakoa, eta locus horrendus modukoa halaber, aseezina batzuetan, ilunaren, kezkagarriaren eta ezkutuaren bitartez. Iranzu Antona, Maria Cueto, Arantxa Guereño, Alvaro Matxinbarrena, Pilar Soberon, Jaime de los Rios, Unai San Martin, Iñigo Royo, Soinumap.net eta Gentz del Valle izan ziren erakusketako partaideak.

Natura, pertsonalki, gizakiaren inguruko gogoeta bat da, eta nire prozesu artistikoak ingurunearekiko sintonian sortzen diren lekua gainera, argazkietan eta instalazioetan ikusten den moduan. Isotropía (2015) horma-irudia tokian bertan sortua da, aretoan alegia, eta paisaia elurtu baten espazio negatiboa atzeman zuen. Hala, naturako fenomenoak behatzetik abiaturik Bosque isotrópico (2015) lanean bezala, denborazkoa murgildu egiten da urtze prozesuaren alderdi hauskorraren analisian; hala, unibertsoa osatzen duten gertaera, fenomeno eta indarren multzoa argitara ateratzen da bilakaera motel batean, forma itxuraldatu egiten da, eta badirudi uraren ezaugarri atomikoak erakusten dizkigula.

listado de la obra

>