Wiesbaden hiriak, 2014ko maiatzetik uztailera bitartean, Wiesbadener Kunstsommer Jaialdia egin zuen, nazioarteko 9 artistaren partaidetzarekin. Artista horiek biztanleria turkiarra eta germaniarra bereizten dituen Schwalbacher Strasse kalean arte publikoa egitera gonbidatu zituzten, kultura bi horiek lotzearren. Aeolia´s Park eskulturako proiektu utopikotzat jaio zen, ikusleari ibili ahal izateko leku gisa eskaintzen zaizkion aeolia garaileen etorbide gisa; ibilbide bihurgunetsu, organiko eta arina da, Wiesbaden Kunstsommer 2014an gauzatzen hasia urre koloreko brontzezko ia-ia 3 metroko zuhaitz bihurtutako astigar-haziarekin.

Wiesbadener Kunstsommer 2014ko maiatzaren 10ean inauguratu zuten, Kunsthaus-en eginiko erakusketa paralelo batekin; 2014ko uztailaren 12an hitzaldia eman zuten, proiektuari buruz, eta haren bideoa aurkeztu zuten. Egun hartan abiatu zen hazi hegalduna behin betiko hirian geratzeko finantzaketa kolektiboa. Wiesbadengo herritarren laguntzarekin, eskultura-bilduma Kurk Parken kokatu zuten behin betiko, Park straße-tiko pasagunean. Wiesbadengo Galerien Elkarteak antolaturik eta hiriak emandako enkargua zela eta, Hessenen laguntza izan zuen.

listado de la obra

>