REMEMBRAR A OSIRIS

2019
Portzelana, haziak, letoia eta esku-hartutako argazkia
80 x 180 x 35 cm inguru

Remembrar a Osiris (2019) lanean, zenbait material eta teknikak osotasun handiago bat berreraikitzen dute, konfigurazio espazial pisugabe eta dinamiko baten antzera. Instalazioan, marrazkiak, argazkiak eta eskulturak lengoaia berdingabe eta behinolako bat egituratzen dute, bizitza-sortzaile bat. Obran medio batetik bestera igarotzea arintasun eta sinpletasun handiz lortzen da, material bat beste bat bilakatzea etengabea da: irudiaren planoan, argazkia sotilki landua izan da, marrazkiaren bitartez, grabatu kalkografiko baten antzera, eta urre koloreko trazuak eta punteatu zuria erakusten ditu. Letoizko oinarria du, eta deformatu egiten da, eta barnean sortzen zaion marrazkiari egokitzen zaio. Horrela, forma organiko atsegaleak sortzen dira, irudiaren urrezko luzapen gisa nabarmentzen direnak. Hori guztia sorkuntza ideia baten bila, ziklo etengabetzat ulerturik betiere sorkuntza hori, egoera fisiko edo materialari eta kontzientzia- eta bilakaera-mailari ere eragiten dien mutazio eta bilakaeratzat.

Erakusketa

Hautagaia BIENAL D’ART 2019, XXXIX PREMIO JULIO ANTONIO D’ESCULTURA. Museu D’Art Modern Tarragona.

Argitalpenak

BIENAL D’ART 2019, XXXIX PREMIO JULIO ANTONIO D’ESCULTURA. (2019). Tarragona: Museu D’Art Modern.