Connexions erakusketa Donostiako Arteko galerian egon zen ikusgai; pertzepzio sentsorialerako espazio bat sortu zen bertan, errizomatikoaren, anizkoitasunaren, gardenaren eta publikoaren mugimenduaren bitartezko pertzepziorako.

Deleuze eta Derridaren pentsamenduaren inguruko gogoetatik, errizomatikoaren edo sartzeko eta irteteko –n dimentsioen kontzeptuak tartean, paperezko obra sail bat sortzen da, fluidoarekin eta organikoarekin bat egiten duen paperezko obra sail bat. Airearen eta bisitarien iragate eta zirkulazioak aktibatzen ditu obrak. Paperaren orro arinaren hotsak obra osoan hartzen du esku, halaber, En Construcción-En gestación proiektu utopikoetan.

Baina, inolako zalantzarik gabe, obrarik poetikoena eta, aldi berean, limurtzaileena Los durmientes izan zen, 600-700 magnolia lore-hostoz osatu instalazio galkorra: petaloak airean mugitzen dira sabaitik jaistean, eta kupula oboide formako barrunbe dardarti bat sortzen dute. Horien forma tolestuen aniztasunak sorburu likidoaz, prozesuaz eta duen existentzia arinaz hitz egiten digu. Obraren sorreran zehar Injertos argazki saila sortu zen, obra eta prozesuaren, magnolia-petalo eta artistaren gorputzaren arteko sinbiosian.

listado de la obra

>